BESTELAKOAK

Bizkaieraren erabilera sustatzeko webgune berria

Bizkaiko Foru Aldundiak eta bizkaiera beren-beregi lantzen duen Labayru Institutuak batera sustatu duten proiektu berri honek honako helburu hauek ditu: bizkaiera teknologia berrietara eramatea, bizkaieraren izaera indartzea, eta haren ezagupena hobetzea euskalki hori erabiltzen duten biztanle askoren artean.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuaren hitzetan: “Hemengo euskara babestuta egotea ezinbestekoa da honek aurrera egin dezan, eta horrexegatik interneten egotea ere ezinbestekoa da.”

Interneten sorturiko proiektu berri honek, Bizkaiko euskara lantzeko eta erabiltzeko tresna erraldoia da, izan ere, bizkaieraren gainean ez baitago horrelakorik. Hemendik aurrera, internautak, interesguneak errez bilatzeko aukera paregabea izango du.

Adolfo Arejita Labayru Institutuko zuzendariak esan duenez,
“Labayru, 70. urteetan material bilketa lanetan hasi zen, bizkaieraren aldeko aldarrikapena eta hori guztia dakargu modu gaurkotuan, ederrago eta argiago erakusteko asmoz. Hemen gure lurraldeko herri jakintzaren ataria duzue, belaunaldi gazteagoei transmititu ahal izateko gure kulturaren ondare bizia eta zabala.
Kontsulta zerbitzu osoa eskainiki nahi dio webgune honek zerbait bilatzen duenari, eta era berean prestigioa eman nahi dio gure lurraldeko euskarari”.

Mami guztia begiratu nahi baduzue (egon badago begiak non nekatu) hona hemen helbide berria www.bizkaiera.biz


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button