ARTEA

Tintazko marrazkien erronka, Marrazkilari Euskaldunon Topaguneak bultzatuta

Marrazkilari Euskaldunon Topaguneak Marrazkeraz izeneko deialdia egin du. Urria tintaz egindako marrazkien hilabetea izango da eta egunero euren lanak plazaratuko dituzte sare sozialetan #inktober eta #inkurria traolak erabilita.

Elkarbanatzea ere bada helburua, sareetan partekatzearekin ezagutza jartzen baita komunean. “#Inkurria traola erabiliz euskaraz argitaratzen diren mezuak jarrai ditzakegu eta elkargunea sortzen dugu. Bestela argitalpen ezberdinetan geratzen dira sakabanatuta elkarren berri izan gabe”.
#inkurria Gorka Belasko hasi zen erabiltzen 2013an eta pixkanaka ari da hedatzen marrazkilari euskaldunen artean. Beurko institutuko irakasle honek 2016an eratutako Marrazkeraz, Marrazkilari Euskaldunon Topagunetik bideratu du deialdia.

Erronka sinplea da, “marrazkilari bakoitzak nahi dituen arauak jartzen dizkio eta gaitasunen arabera garatzen du. Batzuk jolas bat bezala hartzen dute eta beste batzuk egitasmo pertsonalak garatzeko erabiltzen dute garai hau”.

Baina gogoratu, hau ez da lehiaketa bat, jakituriak eta gabeziak elkarbanatzeko modua baizi

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button