LITERATURA

Selva Almada protagonista gaur Okendo Kultur Etxean

“Literaktum” Topaketen harira antolatuta, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Selva Amada argentinar idazlearen literatur solasaldia eskainiko da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bere solaskidea Olga Grande kazetaria eta sarrera doakoa izango da.

Selva Almada idazlea Argentinako Entre Ríos herrian jaio zen 1973an. Bere literatur lanen artean “No es un río” (2020), “Ladrilleros” (2013) eta “El viento que arrasa” (2012) eleberriak aurkituko ditugu, besteak beste. Hedapen zabala izan dute bere lanek eta 2017an argitaratu zuen “El mono en el remolino. Notas del rodaje de Zama de Lucrecia Martel” ingelesera, alemanera eta turkierara itzuli dira. Gainerako lanak ere frantsesera, ingelesera, holandarrera, portugesera, italierara, suedierara, indonesierara eta norvegierara itzuli dira.

“Jesús López” (2021) filmaren gidoilaria ere bada Almada, Maximiliano Schonfeld zuzendariarekin batera. Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2021eko edizioan eta geroztik, hainbat sari irabazi ditu idazleak honekin, besteak beste,  Abrazo saria, Biarritzeko Zinemaldian film onenaren saria, Mar del Platako Zinema Jaialdian Latinoamerikako film onenaren saria, eta Entre Rioseko Zinemaldian ikusleen eta film onenaren saria ere. Alejandro Millán Pastori zuzendariaren “Lai” (2017) dokumentalean ere parte hartu zuen. Beraz, Selva Almada Latinoamerikako egungo literaturan etorkizun oparoko sortzailea dela esan genezake.

Topaketa hauekin, nazioartean ezagunak diren edota euren literatur ibilbideaan saria jaso duten sortzaileen solasaldiak eskaini nahi dira , azaroan izaten den “Literaktum” Jaialdiaren babesean.

Informazio guztia duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button