LITERATURA

Victor Hugoren "Kondenatu baten azken egunak" euskaratuta

Victor Hugoren Kondenatu baten azken eguna liburua euskaratu du Elkar argitaletxeak Ateko Banda sailaren baitan. Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek, alegia, Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra.

Victor Hugo (Besançon, 1802, Paris, 1885) mugimendu erromantikoaren puntako egile eta Frantziako idazle ezagunena izan zen XIX. mende osoan. Bere liburu nabarmenen artean honako jauek daude: Odes (1822), Orientales (1829), Hernani (1830), Parisko Andre Maria (1831, Erein 1997), Les Miserables (1862), L' homme qui rit (1869).

Elkarrek, halaber, Marliese Arold (Erlenbach, 1958) idazle alemaniarraren gazte literaturako Ninak ospa lana ere euskaratu du. 13 urtetik gorako irakurleei zuzenduriko lan hau Joxe Mari Berasategik (Zegama, 1955) eta Maialen Berasategik (Gasteiz, 1989) itzuli dute.

Liburuak, Ninaren gorabeherak kontatzen ditu. Aspertuta dago Nina bere etxeko giroaz, gurasoez… Ospa egin nahi du, eta bere puskak hartuta Hanburgora doa, bizimodu berri baten bila. Adin txikikoa denez, arazoak izango ditu lana eta bizilekua topatzeko, baina zailtasun horiek ere gaindituko ditu.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button