BERTSOTAN

Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara

Baigorrin joaktutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdeneko txapelduna Alaia Martin izan da. Bera eta Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Xabi Maia eta Ander Lizarralde aritu ziren bertsotan.

Lan guztiak eginda, Alaia Martinek lortu ditu puntu gehien; 712 hain zuzen. Haren ondotik, Aimar Karrikak 651,5 puntu lortu ditu; Beñat Ugartetxeak 631,5; Ander Lizarraldek 627; Mikel Artolak 620; eta Xabi Maiak 598,5 eskuratu ditu.
Lehen sailkatua kontuan hartuta, azaroaren 1ean Irunen jokatuko den finalaurreko saioak honenbestez hiru bertsolari ditu jada zehaztuta: Alaia Martin eta Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio. Puntuazioaren arabera sailkatuko dira saio horretako gainerako bertsokideak.

Hain zuzen, datorren larunbatean Seguran izango da hurrengo saioa eta Leitzan igandean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button