IKUS-ENTZUN

“Barrura Begiratzeko Leihoak” filma, Eibarren

Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi eta Josu Martinez boskoteak zuzendu zuen euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko Barrura Begiratzeko Leihoak dokumentala. Gaur, Eibarko San Andres elizaren Klaustroan lanaren emanaldia dago antolatuta, 22:00etan.

“Gaur egun ia 800 euskal preso politiko daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik. Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… Gerra baten erdian gatibu, trukerako txanpon. Eguneroko errealitate mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: heroien aldeko apologia, hiltzaileen kontrako apologia eta Giza Eskubideei dagokiena.”

Filmak beste modu batean helduko dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatuko da. Izan ere, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, edozein bezalakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button