ESZENA

“Scratxe Gaua” ekimenaren 19. edizioa Baratza aretoan eta Artium Museoan

Irailaren 19tik 21era egingo da arte eszeniko esperimentalez beteriko Scratxe Gaua ekimena Baratza aretoan eta Artium Museoan.

Edizio honetan, aurreko edizioan aukeratutako piezetako baten estreinaldiaz gain, eta edizio honetarako aukeratutako piezen maratoiaz gain, igandean publikoari irekitako bitartekaritza-jarduera bat egingo da, sorkuntza-prozesuetan sakonduko duena.

Ostiralean, irailak 19, artista guztien harrera izango da, eta Urania Ducajúren Estar Viva Me Grita estreinaldia ikusteko parada egongo da. “Arte bizietako pieza, ikus-entzunezko hizkuntza dantzarekin eta poesiarekin nahasten dena, non haurtzaroko mina, zentzuaren galera, gaixotasuna eta historia pertsonala gorputzetik kanporatzeko saiakera aztertzen diren”. Lan hau aurreko edizioan aurkeztu zen eta antolakuntzak saritu zuen, Baratzan egonaldi artistiko bat egiteko.

Larunbatean, irailak 20, edizio honetarako aukeratutako sei piezak taularatuko dira. Azkenik, eta nobedade gisa, irailaren 21ean, igandea, Gesto Leer Scratxe laborategia izango da, non Idoia Zabaletak sormen-prozesuetan sakontzeko lan-saio bat egingo duen.

Gasteizen jatorrizko lan eszenikoak sortu eta garatzea sustatzen duen proiektu hau, Arroxbola Sormen Kolektiboak antolatu eta kudeatzen du, Baratza Aretoa, Madrilgo Pradillo Antzokia eta Artium Museoarekin lankidetzan. Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Vital Fundazioaren babesa ere badu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button