MUSIKA

Scott Kelly (Neurosis) eta Orthodox Bilbon

Itzal handiko taldea da Neurosis metal esparruan, baina Scott Kelly, -talde horren sortzaileetariko bat-, 1985 urteaz geroztik ari da musika munduan. Hala, Tribes of Neurot taldean edo Blood & Time bere bakarkako egitasmoan ere jo du. Horrez gain, Shrinebuilder bandan ere jotzen du. Gaur, emanaldi akustikoa eskainiko du Bilboko Santana 27n. Kaliforniarraren iruditerian honako eraginak antzeman daitezke: Black Flag, Pink Floyd, Amebix, Iimi Hendrix, King Crimson, Melvins, Celtic Frost eta Hank Williams.

Bestalde, Orthodox Sevillako taldea da eta abangoardiako ezaugarriekin eraikitako metala jorratzen du. Orain arte lau lan argitaratu ditu, azkena 2009an, Sentencia. Lan horretan taldea metal estilotik haratago jarri du bere burua muga guztiak hautsiz. Wire aldizkari ingelesak honako hau esan du disko horren harira: “Orthodox behin metal banda izan zen, baina zerbait handiago bihurtu dira. Egun doom edo bestelako metal estiloekin partekatzen duten gauza bakarra zentzu espirituala eta errituen bidezko katarsiaren bilaketa da”. Aurten, laugarren lana argitaratuko dute, Baal.

Nontzeberri

Show More

Related Articles

Back to top button