ARTEA

“Scala” soinu-instalazio berria, Tabakaleran

Tabakalerak soinu-instalazio berria ezarri du eraikineko eskailera nagusian. Proposamen artistikoak Scala deitzen da, eta Pauline Oliveros sortzailearen produkzioa da.

Instalazio berria “musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortu da”. Gune arkitektoniko horretan interakzio berri eta harrigarriak sortzen dira soinu-pieza berezien bitartez. Bertan abesbatza baten pieza musikala entzuten da, kasu honetan Vocal Constructivists taldeak interpretatu duena.

Tabakalerako eskailera nagusia osatzen duten hiru solairuak erabili dira Scala pieza entzungarriaren soinuak eta harmoniak irudikatzeko, haizatzeko, eta hainbat mailatan entzungo da ordu laurdenero, tonu baxu, ertain eta altuetan.

Scalak “musika eta musika kanpoko harremanetan sakontzera gonbidatzen gaitu, entzuten dugunean eta entzuten ez dugun horretan sakontzeko, soinuaren eta zentzumenaren edo gizatiarraren eta mekanikoaren arteko trukearen inguruan hausnartzeko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button