ARTEA

Asteburu honetan amaituko da IV. Arte Hormonatuaren Jaialdia

LaCuchara Kolektibo Artistikotik sortutako IV. Arte Hormonatuaren Jaialdia gaur hasiko da Guggenheim Bilbao Museoko Zero Espazioan egingo duten ekitaldiarekin. Mucho Ruido, Pocas Nueces izenburupean, ikuste eta soinu esperimentazioarekin loturiko bost ekitaldia egingo dituzte 16:00etatik aurrera.

Kontzertu esperimentalak, ekintza-artea, soinu-performanceak, zaratagintza, paisaia, musika objektuekin, eta antzeko beste jarduera batzuez gozatu ahal izango da gaur 16:00etan Guggenheim Bilbao Museoan.

Bertan, honako artista hauek arituko dira: Nikolas Leforten (Frantzia) musikaria;  Bihotza Transistorm Tunipanea eta KakoFunk (Bilbo) musikariak;  Marta Moreno (Malaga) bideo-performer-a;  One Man Nation (Singapur) musikaria;  eta, azkenik, Shaun eta Preet (Singapur) musikari eta bideo artistak.

Bihar, berriz, 21 euskal artisten obra ikusi ahal izango da BilbaoArten 20:00etatik aurrera. Bi ordu aurretik, hitzaldiak ere izango dira.

Datorren asteari begira, asteartean, hilak 17, Bilboko Berreginen Museoa moda-ibiltoki bihurtuko dute La moda me acomoda lelopean. 20an, dantza eta antzerkia biltzen dituen Loscisnes bailan claqué ekitaldia izango da 20:00etatik aurrera Bilborocken.

Amaitzeko, 21ean, bideo-erakustaldia atondu dute L’Mono aretoan 19:30ean. Proiekzioaren ostean, itxiera-ekitaldia egingo dute.

Azalduriko egitarau osoaren xehetasunak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button