IKUS-ENTZUN

“Kultur Gabonak Auzoetan” programaren barruan, Zinetxiki

Aste osoan zehar makina bat kontu programatu dira Kultur Gabonak Auzoetan ekimenaren barruan. Bihar bertan, hilak 3 ( eta 4an ere bai)  Zinetxiki Zinemaldia izeneko ekitaldia antolatu da. Bertan zenbait herrialdeetako zortzi film laburrez gozatzeko tartea eskainiko da.

Hortaz, Zinetxikik, Bilboko Ume eta Gazteen Zinemaldiak film hauek pantailaratuko ditu bihar: ¿Por qué los árboles pierden hojas en otoño? / ¡Veté, Alfred! / Entre dos hermanas / La Oca / Wings for a friend / La pandilla unida de fondo / Flight to earth / El pintor de banderas.

Hurrengo egunean, urtarrilaren 4ko saioan, honako hauek: Trabajos de preparación para el invierno / Las aventuras del capitán Sprinki / Birds, by the way / The most boring granny in the whole Word / To be a sisters / Malkoak / Todos mis colores / ¿Qué pasa con el cielo?

Ikus-entzunezkoez gain, betiko legez, magia, antzerkia eta txotxongiloak ere programatu dira. Adibidez, bihar, Firulete Antzerkiak Basoa lana egingo du bere txotxongiloekin. “Uxuek ez du bere amona itzaltzea nahi. Bere jakinminak basoan barna sartzera darama, eta bertan izaki magiko ezberdinak ezagutuko ditu. Ikusleak Uxuerekin batera bidaiatuko du, gitarraren soinuaz euskal kanten musikaz lagunduta.”

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button