ESZENA

Aurtengo ACT jaialdian parte-hartzeko epea zabalik dago.

Eszena sortzaileentzako zein Arte eszenikoetan oinarritutako ikus entzunezko lanak egiten dituzten bideo sortzaileentzako deialdia da. ACTek sortzaile berrien lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du.

Jaialdia lehiaketa ere bada, eta lanak prentsa eta ikusleen aurrean erakutsiko dira. Bi lehiaketa izango dira: Laburract, sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa, eta Dantzine, bideo sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa.

Jaialdian parte hartzeko oinarriak eta formularioa jaialdiaren webgunean jasotzen dira. Parte-hartzeko bidali aipaturiko formularioa helbide elektroniko honetara edo DVDa bidali postaz: ACT Festival. 181 Posta Kutxa. 48900 Barakaldo.

ACTk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button