
Batez ere Gabonetan egiten den SantasPascuas jaialdiak urriaren 30etik urtarrilaren 5era bitartean antolatu ditu bere kontzertu guztiak.
Bere programan 22 zuzeneko kontzertu bildu dira soinu (folklore garaikidea, rocka, popa, musika elektronikoa eta hiri-musika) eta mota askotako taldeekin: Rodrigo Cuevas, Martin y Lilo, Repion eta Puño Dragón, Kiliki eta EZEZEZ, HOFE eta 1111, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Los Ácidos, Brecha, Sal del Coche eta Akauzazte, Jumelage eta Sedientos de Cumbia, eta Oxytocin eta Hoss & Swet.
Diogun moduan, urriaren 30ean abiatuko da jaialdia Iruñeko Zentralen, 20:30ean Depresión Sonora eta Silitia talde ikusgarriarekin. Hurrengo kontzertua abenduaren 25ean programatu da, EZEZEZ eta KILIKI taldeekin.
EZEZEZ taldea gainera bere disko berria haizatzen ibiliko da, Burubero, zeina urriaren 28an, Zugarramurdiko harpean aurkeztuko duen kontzertu potente batekin.
Jaialdiaren webgunean dituzue jakingarri guztiak.



