BERTSOTAN

Nafarroako txapela Julio Sotorentzat

Julio Soto izan zen onean zalantzarik gabe. Arkaitz Goikoetxea atzetik jarraitu zion. Hirugarren postua Estitxu Arozena lesakarrak eskuratu zuen eta ondoren, hurrenez hurren, Xabier Legarreta Arano, Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta geratu ziren.

Saio polita eskaini zieten finalistek Lesakako pilotalekura bertsolaritzaz gozatzera bildutako 1100 bertsozaleei. Giro bikaina izan zen saio osoan zehar eta ale ederrak entzun ahal izan ziren.
Nafarroako bertsolaritzaren alde Bortzirietako Tantirumairu ikastolak egindako lana ederra izan zen eta Tantirumairu ikastolako irakaslea den Kontxi Errok jantzi zio txapela Sotori.
Txapeldunak, aldiz, euskal baserritarrei eskaini zien agurra:

Maite nautenen baimenarekin
nire txapela berari
garapenaren aroan sarri
mespretxatu izan denari
euskal kultura benetan zer den
erakutsi didanari
bertsolaritza eguneroko
jaki izan duenari
euskal baserritarrari.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button