IKUS-ENTZUN

Sandimasen eta Zumetaren “Gernika” film laburra, Donostian

Angel Sandimasek, Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzarekin, zuzendutako animazioko film laburra Donostiako Giza Eskubideen X.Zinemaldian estreinatuko da bihar, apirilak 26, Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etan.

Animaziozko dokumental honetan Gernikako bonbardaketa eta Jose Luis Zumetak eta Mikel Laboak sortutako lanak uztartzen dira gertaera hori gogoratzeko. Musika, berriz, Mikel Laboarena da.

Gernika film laburraren ideia bi zuzendarien arteko elkarrizketa batean sortu zen, biak ala biak Araizko bailaran bizi baitira. Hala, Sandimasek pintoreari esan zion polita izango litzatekeela bere margolanak Guernica Picassoren obra ezagunaren gainean ikustea 3D teknika erabilita. Zumetak proposamena onartu, eta elementu piktorikoak berregin ostean, animatu egion zituzten eta, azkenik, film laburraren forma eman.

Filmean bi zati nabarmentzen dira. Lehenengoan, zuri eta beltzez, irudiak garai hartako dokumentazio historikoan oinarritzen dira. Bigarrenean, berriz, Zumetaren lan koloretsua nagusitzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.