BESTELAKOAK

Basauriko Kultur Etxearen “Ganorabako 2012” Komiki Lehiaketa

Basauriko Kultur Etxeak Ganorabako 2012 Komiki Lehiaketa abian jarri du. Edozeinek parte hartu ahal izango du, mugarik gabe, bakarka ala gidoilari eta marrazkilari biak batera. Gaia libre izango da, baina pertsonai guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak. Lau orritan istorio bakar bat, istorio batzuk edo biñeta saila bat aurkeztu ahal izango dira, zuri-beltzetan edo koloretan, eta euskaraz edo gazteleraz.

Autorearen izena ez da ikusgai izango eta gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehengoan sartuko da.

Lanak Pozokoetxeko Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidali: Ganorabako Komiki Lehiaketa, Apdo. 119, 48970 Basauri (Bizkaia).
Aurkezteko epea 2012ko martxoaren 30ean bukatuko da.

Sariak honako hauek izango dira: Lehenengo saria: 900 € lanik onenari; bigarrena: 450 € eta hirugarrena: 300 €. Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300 €, eta saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: 300 €.

Oinarriak eta informazio guztia web honetan lortu ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button