ESZENA

Muskizko Antzerkialdia hasiko da larunbatean

Orotara lau obra ikusi ahal izango dira Antzerkialdia izeneko antzerki-ekimenaren baitan. Hala, larunbatean Rosas Rojas antzezlana izango da gozagarri. Obra hau La Papa Producciones konpainiak taularatuko du eta Ricardo Combik zuzentzen du, eta Rosa Martínez-Alcocer, Izaskun Asua, eta zuzendariak berak antzeztu.

Lydia eta Raulen arteko maitasun istorioan oinarrituta, tratu txarren gaia jorratzen du lan honek. Aktoreen lan bikaina eta antzezlan hunkigarria.

Antzerkialdia ekimenari lotuta beste hiru obra antzeztuko dituzte Meatzari Aretoan. Hala, hilaren 13an Dröppo (Chinabaus-El Velador konpainia) obra izango da ikusgai; 20an El Idiota de Versalles (Arden Producciones, S.L.) eta azkenik, 27an, Exitus (Titzina Teatre).

Muskizko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button