ARTEA

San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren “Norusta” erakusketa aurkeztu du

Museo Bikoitza programaren barruan, San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du. Ibon Aranberriren lekukoa hartu eta urtebetez egindako lanaren emaitza da erakusketa, urtarrilaren 10era bitarte ikusgai izango dena.

Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) Norusta aurkeztu du, “bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean; horrela, espazio-denbora harreman deszentratu bat markatzen du, proiektuak hartzen duen prestakuntza-epean zehar egin duen ibilbide pertsonaletik beretik sortuta. (…) Eta emaitza oszilazio dialektiko batean mugitzen da, bi objekturen eta horiek San Telmo Museoarekin duten harremanaren artean. Alde batetik, museoaren bildumako objektu bat dugu, erakusketan esangura berri bat hartzen duena; bestetik, museotik kanpo aurkitutako objektu bat, artistak dohaintza baten bitartez bilduman sartu duena”.

Erlea Maneros Zabalaren lanak irudien sorkuntzaren baldintzak eta ondorioak aztertzen ditu, haiek sortutako testuinguruak eta zabaltzeko erak landuz. “Bere lanak planteatzen dituen gaiak aurki daitezke, batetik, abstrakzio lengoaien akademizazioan; bestetik, autoretzaren nozioan, eta baita ere, artisautzaren eta masa produkzioaren (prozesuan baliabide mekanikoak erabiltzen dituena) arteko harremanean”.

Erlea Maneros Zabalak Glasgow-eko Arte Eskolan eta Kaliforniako Arte Institutuan ikasi zuen, eta Joshua Treen egiten du lan, Kalifornian. Bere lana erakunde ugaritan erakutsi du, besteak beste, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril), Museo Experimental El Eco-n (Mexiko hirian), REDCATen (Los Ángeles), Guggenheim-en (Bilbo), CAPC Musée d’Art Contemporain-en (Bordele) eta Bombas Gens Centre d’Art-en (Valentzia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button