MUSIKA

“For your love”, 60ko hamarkadako soinuei gorazarre

The Yardbirds taldearen For your love kantu ezagunaren izenburua hartu dute 60ko urteetako soinu eta erritmoen inguruan ardaztu eta Donostiako Dabadaba aretoan, larunbatean, egingo den jaialdia izendatzeko.

Jaialdia eguerdian hasiko da, izan ere, ordu horretan DJk arituko dira Dabadaban, eta 13:00etan Javier Sun musikari donostiarrak joko du. Iluntzean, 21:00etatik aurrera, hiru taldek joko dute: Puma Punku, Fogbound eta Peralta.

Puma Punku Santiago de Compostelako boskotea da, eta pop-rock psikodelikoa jotzen du, eta Is it in you izenburuko lan berria aurkeztuko dute. Fogbound ere galiziarrak dira, A Coruña hirikoak, eta orain arte bi single argitaratu dituzte, Purple wax / Kicking eucalyptus seeds da berriena; sekulako kritikak jasotzen ari dira.
Azkenik, Peralta asturiarrak dira, eta askotariko estiloak jorratzen dituzte: country rock, folk, powerpop psikodelia… eskarmentu handiko musikariekin osatutako banda da, eta iaz disko sendo bat argitaratu zuten, Time, Purpose & Gold.

Kontzertuen ostean, DJ bikainak arituko dira: Hepdaddy O ( Madril ), The John Colby Sect taldea (A Coruña/ Madril), Monsieur Hitchhicker (Suitza), Go Gorostiza (Valentzia),  Dani Blanco (Felicia) eta Mr.Klin (Hendaia ).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button