Mungiako Taket Bertsolari Alkarteak, San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa antolatu zuen joan den urtearen amaieran. 15. edizioa asteburu honetan izango du amaiera, sari banketarekin.
Lehiaketak bi kategoria ditu: gazteek (18 urtera artekoek) gutxienez 6 eta gehienez 8 bertsoko sortak bidali dituzte. Kategoria honetako irabazleak 150 euro eta taketa jasoko ditu. Helduen kategoriako parte-hartzaileek, berriz, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoz osatutako lanekin hartu dute parte. 300 euro irabazlearentzat. Mungiako bertso-sortarik onenak ere saria jasoko du.
Lanak bidaltzeko epea abenduaren 31n itxi zen.
Orain sariak entregatzeko ordua heldu da. Hortaz, sariak, urtarrilaren 25ean, eguerdiko 13:00etan, Mungiako Andra Mari Karpan egingo den bertso saioan banatuko dira.