MUSIKA

Jazza Gasteiz hiriko txoko guztietara helduko da

Gasteizko Jazz Jaialdiak bere 46. edizioa ospatuko du aurten, eta ohi den bezala, hainbat egunez jazza hiriko txoko guztietara helduko da. Aurten, uztailaren 8ra bitartean 50 emanaldi baino gehiago izango dira.

Jazz musikaren inguruan ekimen bereziak ondu dira. Hala, aurten, HerriJazz Ibiltariaren lehen edizioa izango da, jazz-talde berriei bultzada emanez Euskal Herriko hainbat herritan zabalduko dena. Beste aldetik, Jazzteiz eta Gasteiz On elkarteek elkarlanean antolatutako beste ekimen bat da Jazz Up, non Gasteizko plaza eta kokaleku ezberdinetan tokiko musikariak arituko diren 7ra bitartean.
Jazza Kalean Hip Horns Brass Collective eskarmentu handiko jazz taldeak egingo du, eta Gauerdiko Jazza, Gasteizko Silken Hoteleko jam session tradizionalak bueltatuko dira. Azkenik, Jazz for Innovation by Hibridalab programa garatuko da. Enpresa-berrikuntzara bideratutako 3 hitzaldi-Kontzertu zikloa izango da, uztailaren 4,5 eta 6an.

Gaur ere, nola ez, kontzertu ederra izango duzue Principal Antzokian, Chelsea Carmichael musikariarekin. Chelsea Carmichael saxofoi jotzaile britainiarra da. Interpretatzeko modu epel eta hipnotikoa du, eta oraingo honetan konpositore gisa duen alderdia aurkeztuko du.

Egun guztietako kontzertuak non eta noiz izango diren jakiteko: JazzVitoria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button