ARTEA

Fernando Renes artistak erakusketa paratu du Bilboko Marzana galerian

Fernando Renes (Covarrubias, Espainia, 1970) artistak Ofrendas de paz / Premios de consolación izenburuko erakusketa abiatu du Bilboko Marzana galerian. Erakusketa zabalik izango da apirilaren 15era arte. Bere obran, testu, marrazki eta irudiak uztartzen dira.

Marzana galeriakoa Bilbon abiatzen duen estreinako bananako erakusketa da. Egun, New York eta Erroman bizi da. Artista espainiarrak marrazkia baliatzen du bere lanak ontzeko: arkatza, zirriborroak, orbanak…

Arkatza, baina, esaldiak idazteko ere erabiltzen du, gero, marrazkietan txertatzeko: “Judith eta Holofernes, Pablo Iglesias, Covarrubias hiriko kolegiata arosa-leihoa edo Buzzlight Year hitzekin elkartuta bizi dira. Baina ez bakarrik paperaren gainean, zeramikazko azaleratara ere zabaltzen dira, aurtzolak eta baldeak, besteak beste”.

Sinkronizitate horiek ez dira arrotzak bisitariarentzat, izan ere, horrelako uztarketak egunero ikusten ditugu. “Fernando Renesesek hartzen dituen irudiak, mezuak, tradizioak, istorioak… Munduko kanpo aldetik hartutako zatiekin ondutako egunerokoak dira, zeinak artistak irentsi egiten dituen, gero poesiaz eta umorez josita zerbitzatzeko”.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button