MUSIKA

Estricallak “Hutsartea” EPa aurkezteko bira abiatu du

Estricalla hardcore-punk bandak Hutsartea bost kantu bilduko dituen binilozko EPa plazaratuko du hil honetan. Ice Speed, Skeleton, Bobsley, Kurling eta Xaguxarraren gauerdiko dantza dira grabatu dituzte doinu berriak.

Diskoa hainbat sorpresarekin kaleratuko da hil honetan, tartean, SNFU talde kanadarraren abeslari Mr Chi Pig-en kolaborazioa eta Ikor Kotx argazkilariaren irudiekin ondutako fanzinea. Era berean, Bobsley kantuaren bideoklipa ere zabaldu dute.

Horrekin batera, EP berria aurkezteko bira ere ondu du Estricallak, iaz, 50 kontzertu egin eta gero; iragan ostiralean, Ondarrun hasi zuten bira berri hori. Apirilean, halaber, beste lau kontzertu egingo ditu banda hardcorezaleak: apirilaren 2an, Sant Feliu de Codines hiri katalanean izango da; 3an, Bartzelonan; 4an, Vila-Realen eta 25ean, Bilboko 7Katu gaztetxean.

Maiatzean, beste lau emanaldi egingo dituzte: 9an, Burlatan; 20an, Bremen Alemaniako hirian; 21ean, Berlinen eta 29an, Oñatin, Errekaldeko jaietan. Azkenik, ekainaren 20an, Maulen egingo den AEK jaian izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button