LITERATURA

“Istorioak Belarrietara” kontakizun laburren lehiaketa

Ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketa abian ipini du.

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea du helburu, baliabide hauen bitartez: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratz ekologikoa. Balio kultural, historiko, antropologiko eta arkitektoniko multzo bat biltzen, babesten eta hedatzen du. Balio multzo honek euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute, hala nola, bikain mantendutako jatorrizko egurrezko egitura eta barruan duen sagardo dolarea. Horretarako, euskal kultur ondarearekin eta baserri munduarekin erlazionatutako aisialdi jarduerak antolatzen ditu.

Interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta aurkeztutako kontakizunak euskaraz idatzita badaude (luzapena gutxienezko bi orritakoa eta gehienezko 4 orritakoa). Kontakizunak aurkezteko epea otsailaren 5ean amaituko da.

Kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoan edota bere irudikarian oinarritu behar dira eta hor guztiz edo partzialki kokatu.

Aintzat hartuko dira kalitatea eta originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena, sormena eta kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna

Deialdi honek dituen sariak: 1. saria, 800 euro eta 2. saria, 600 euro.

Kontakizunak postaz bidaliko dira: Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio bidea 1. Km, 20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa).

Argibideak eta informazioa www.igartubeitibaserria.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button