BERTSOTAN

Sagardoa, musika eta bertsoak uztarturik

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak musika eta bertsoak uztartuko dituzte berriz, Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimenaren bidez.

Zenbait sagardotegitan hiru bertso saio eta hiru musika kontzertu eskainiko dira uda honetan, gazteen talentuari bulkada bat emateko asmoz.  Izan ere, “azken urte honetan, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko zailtasun handiak izan dituzte, eta ikusgarritasuna eman nahi zaie”.

Hala, bihar hasita, uztailaren 9an, 16an eta 23an bertso saioak izango dira, Aburuza, Iparragirre eta Astarbe sagardotegietan; era berean, hiru musika emanaldi ere antolatu dira. Biharkoan, Andoni Mujika, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira.

Kontzertuak eta protagonistak honakoak dituzue: uztailak 17, Astiazaran Sagardotegian, Eneritz Furyak; uztailak 24, Ola Sagardotegian, Sara Azurza; eta abuztuak 6, Petritegi Sagardotegian, Bi Zaldi taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button