ESZENA

Aulesti, euskal antzerkiaren topagune

Apirilaren 10etik 15era euskal antzerkiaren topagune bihurtuko da Aulesti herria. Betiko legez, ArteDrama Euskal Laborategiak atondu ditu jardunaldi horiek, makina bat antzezlan ikusteko aukera eskainiz.

“Antzerkiak ordezkatuko ditu marruak eta pilota hotsak beste urte batez. Gure antzerkiak. Geuretik eta guretzako sortua izan denak. Eta sortuko denak.
Antzerkia eta bizitza ospatuko ditugu elkarrekin. Tokia gordeko dizugu, ezta?”

Lehen egunean, hilak 10, ATX Teatroak Balbea pieza egingo du. “Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein modutan, ez. Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente. Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen… Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat dauka: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoena eta ez du haserre hil nahi.”

Jardunaldietatik pasatuko diren beste talde eta antzezlan batzuk honako hauek dituzue: Kulunka Teatrok André eta Dorine egingo du, 11n; Itziar Manerok Memoria egingo du, 12an;  13an, Oier Zuñigak Eresia eramango du; Zeozertan dabil baina ez dakit zertan izango da Metrokoadroka taldeak egingo duen pieza, hilaren 14an; eta Hondamendia obrak itxiko ditu jardunaldiak 15ean, Artedrama eta Axut! konpainien eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button