MUSIKA

Rüdiger, Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean

Zapatu honetan, otsailaren 17an, oso kontzertu interesgarri bat atondu dute Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Lehenengo Moxal (Hannot Mintegia) Miren Narbaizarekin arituko da, duo formatuan. Eta gero, Rüdiger, Felix Buffen proiektu berria, boskote formatuan The Dancing King izeneko lan berria aurkeztera joango da herrira. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Shorebreaker estudioan Johannes Buff anaiarekin 2021etik 2023ra bitartean grabatu zuen The Dancing King. Bertan Rüdiger guztiz aske eta bere soinu bitxiaren erabateko jabe azaltzen da. Instrumentu paleta zabal batez baliatuz (harizko laukotea, klarinete baxua, zeharkako txirula, kontrabaxua, bonbardinoa, tronpeta, sintetizadoreak eta hainbat teklatu, besteak beste) eta talde nagusi modura Vincent Bestaven (Botibol), Joseba Irazoki eta Antoine Philipperen eskutik (banda nagusia), Stéphane Laporte eta Olivier Lamm (Parisko Egyptology banda elektronikakoak) , PierrenLoustaunau (Petit Fantôme) eta Iban Urizarren (Amorante) borobiltzen du grabaketa.
Abestien letrak ere aipatzekoak dira, bere kezka sozial eta politikoen isla dira, beti ere, zorrotz, eta bere aitorpen intimo eta bizigarrienetan hunkigarri. Biziki maite dituen kantuen alkimia argitu eta bere edabe berezia prestatzeko gai izan da bilduma bikain honen melodiak sortzeko garaian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button