MUSIKA

Esne Zopak taldeak "Esne Zopak Japan Tour 2010" egingo du

Esne Zopak trikiti tradizionaletik tiraka osatzen ditu bere proposamenak. Molde zaharrean jotako pieza berriak biltzen dira bere kontzertuetan. Trikitia Xabier Solanok jotzen du eta panderoa Jon Mari Beasainek. Nahiz eta abesti batzuk DZ taldeko djak zipriztindu, esku soinua eta panderoa dira protagonista nagusiak bere agerraldi guztietan. Modu tradizionaleko trikitixa eta panderoari, bonboa, baxua eta Dj-aren soinu zertzeladek kolore eta proposamen berriak ematen dizkiete.
Epelarrek, Landakandak, Lajak, Xaprek, Etxeberritxok, Felisak, Ospas-ek eta Praxkuk kontatutakoa entzun, musika jarri eta horrela ere egin dute lanen bat.

Orain, hori guztia, Japoniatik zabalduko dute lau haizetara, Japoniako eszenatokiak trikitixa doinuz betetzeko.
Urriaren 10ean Toyota Rock Festival ospetsuan arituko dira eta honetaz gain beste 6 kontzertu emango dituzte Japoniako hiri ezberdinetan; Osaka, Tokio, Nagoya…

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button