
Tabakaleran zinegile garaikideen filmografia errepasatzen ari dira, eta azaroan, Ruben Östlund zuzendari suediarraren lanean jarriko da fokua. Gaur, azaroak 12, hasiko da zikloa eta datorren azaroaren 28ra arte, Östlund-en zortzi lan pantailaratuko dituzte Tabakalerako zine aretoan, gainera, hilaren 19an, Östlund bera izango da Tabakaleran Play filma aurkezteko.
Hortaz, zikloari hasiera emateko 2014ko Cannes-eko Zinemaldian Un Certain Regard saileko epaimahaiaren saria jaso zuen Fuerza mayor (Turist) lana eskainiko da gaur berton. Obran, gizarte garaikidearen ongizateak eta bere kontraesan patetikoak agerian uzten dira umore garratzez.
Datozen egunotan honako tituluak pantailaratuko dira: azaroak 14, De Ofrivilliga (Suedia 2008); azaroak 19, Play (Danimaka/Frantzia/Suedia, 2011); azaroak 21, Gitarrmongot (Suedia. 2004); azaroak 26 Family Again (Suedia, 2002) eta azaroak 28, film laburren saioa Let The Others Deal With Love (Suedia, 2000) Autobiographical Scene Number 6882 (Suedia, 2005) eta Incident by a Bank (Suedia, 2010).