MUSIKA

Distorted Pony talde estatubatuarrak Tolosan joko du gaur

AEBetako rock zaratatsuaren ordezkari nagusienetako da Distorted Pony. 1986an eratu zen taldea Los Angeles hirian, eta 1992an, Punishment Room izenburuko estreinako lana plazaratu zuen Bomp! diskoetxe mitikoaren bitartez. Lehendabiziko lan hori Steve Albini teknikari ospetsuak ekoitzi zuen. Bada, gaur Tolosako Bonberenean izango da talde estatubatuarra, Italiako Cani Sciorri bandarekin batera.

Taldea 1993an desegin zen, baina 1994an, Instant Winner (Trance Syndicate) argitaratu zuen, hori ere Albinirekin grabatua. 2010az geroztik, kontzertuak egiten ari dira. Diskografia labur horretan, kantu bikainak jaso zituzten, tartean, Hod edo Gut Bug. Gure Hitzak agentziarena arabera, “Fugazi eta Unsane taldeen arteko kategebi galdua da Distorted Pony, baina kutsu industrialarekin”.

Cani Sciorri, berriz, Distorted Ponyko musikariek maite duten taldea da, eta Gure Hitzaken aburuz, “Gutariko Bat italiarrak izan zitezkeen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button