LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak

Jon Gerediaga, Luisa Etxenike eta Nuria Barrios idazleen errezitala izango da gaur, hilak 13, Hernanin kokaturik dagoen Chillida Lekun, Poesia eta Pentsamendua ekimenari esker. Horiekin batera Itsasne Fernandez eta Jon Makuso musikariak arituko dira.

Hurrengo egunean, ekainaren 14an, Victoria Eugeniako Club Aretoan, beste emanaldi bat antolatu da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan parte hartuko dutenak Mikel Arruabarrena, Iosune de Goñi, Izaskun Igoa, Juan Carlos Mestre eta Itziar Ugarte izango dira. Beste askotan bezala, Jon Makuso biolin-jotzaileak musika jarriko du.

Duela urte dezente Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi eta Aritz Gorrotxategiren bultzadaz sortu ziren makina bat poeta eta idazle biltzen dituzten jardunaldiok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button