MUSIKA

“Lobo-Otsoa” Endika Lahaine rapero bizkaitarraren lehenengo liburua

Endika LaHaine bere lehenengo lerroak nerabezaroan idazten hasi zen. Gero Frantziako kaleetan rap-a ezagutu zuen eta honen eraginaren bitartez musika estilo honetan murgiltzen hasi zen. Horren ondorioz 121 krew izeneko taldea osatu zuen hainbat lagunekin batera.

Sortzaileak musika munduan murgildu zenetik20 urte pasa dira, eta geroztik, proiektu ezberdinetan parte hartzaile izan da (Bunpada Sound, Suaia eta LaHaine, Salbuespunk,…).
Ez da musika aritu den diziplina bakarra, izan ere, Endikak antzerkigintzarekin ere lotura sendoa izan du eta Fausto herritar eredugarri eta El otro es nosotros antzezlanetan parte hartu du. Azken honetan, musika sorkuntza beregain hartu zuen Nahiel Ibarrolarekin batera.

Orain literatura besarkatu du eta lan berria aurkeztu du, liburu formatuan datorrena eta bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak bildu nahi izan dituena: Lobo-Otsoa liburua (Taupaka Elkartea, 2018).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button