ESZENA

Leioan “Kultura Kalean” jaialdia ospatzen ari dira

Kultura Kalean jaialdiaren barruan kale ikuskizunen egitaraua atondu da, eta uztailaren 15 bitartean herri horretako kaleetan ikuskizun anitzez gozatu ahalko da.

Atzo, hilak 10, abiatu zen ekimena Fredy & Cía taldearen Circanelo piezarekin. Gaur eta bihar, ere zertaz gozatu egongo da, eta bi egunetan Zirko Txoskok zirku eta umorez beteriko Forzu2 ikusgarria egingo du. Umorea eta zentzugabekeria dira ikuskizun dibertigarri honen  haria. Bi pertsonaia xelebre horiek Munduko Indartsuenen Txapelketarako prestatu dituzten akrobaziak eta koreografiak aurkeztera etorri dira. Baina ez da dena uste bezala irtengo….dena ongi joan dadin, azken orduko arazo, beldur eta erronka ugari gainditu beharko dituzte.

Uztailaren 13an, Ortzi Acostak Ilusión ilusioa egingo du, eta hilaren 15ean bi saio egingo dira: Cía. Passabarret taldearen La carpa invisible del sr. Trifelli pieza, eta CQP Produccions-GAAC taldearen Gran Recreo obra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button