MUSIKA

“Rockein” jaialdiaren finala asteburu honetan izango da

Rockein jaialdiaren finala asteburuan izango da Basauriko Social Antzokian. Bertan Ainhoa Sagasti, Dekot eta Full Cab taldeak arituko dira sari preziatuaren bila.

Iragan irailaren 30ean itxi zen Rockein jaialdiaren 9. edizioan izena emateko epea. 179 artistak eman zuten izena, eta guztien artean Rockeinen bederatzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagai aukeratu ziren: Ainhoa Sagasti, 19 urteko gazte getxoztarra, Maruri-Jatabeko Dekot taldea, eta Bilbon errotuta dagoen Full Cab rock laukotea.

Finalean joko duten beste hiru artistak Julen Burgos, Laudioko kantautore gaztea, Kurixe pop-rock laukotea, eta La Nevera Vacía (indie rocka Galdakaotik, Barakaldotik eta Bilbotik) dira. Hiru proiektu hauek Tokiko artistarik onenari saria irabazteko aukera izango dute, Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez daukaten proiektuak saritzen dituen kategorian.

Horiek guztiak arituko dira azaroaren 27an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian izango den Rockein jaialdiaren finalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button