BERTSOTAN

“Bi arreba” bertso eta musika uztartzeko emanaldia

Lankuk emanaldi berezi hau aurkeztu zuen atzo, eta ekimena zertan den horrela laburbildu digute: “Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba.
Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.”

Laster emanaldiak izango ditugu ikusgai. Hala, azaroaren 1ean Bilboko Eliseos Antzokian egongo dira. Azaroaren 22an Andoaingo Basteron. Abenduaren 12an Bilboko Deustu auzoan eta azkenik, abenduaren 15ean Errenteriko Niessen kultugunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button