IKUS-ENTZUN

BBKKlip bideo labur lehiaketaren estreinako edizioa

BBK-k eta AZKUE Fundazioak elkarlanean atondu duten BBKKlip bideo labur lehiaketaren lehendabiziko edizioak euskara, Euskadi edo bizi garen gizartearekin harremana duten laburrak sarituko ditu. Ekimenean parte hartzeko epea urriaren 21ean amaituko da.

Lehiaketak bi atal izango ditu:  14-25 urte bitartekoentzat eta bestea, berriz, 25 urtetik gorakoentzat. Lehiakide bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahalko du kategoria bakoitzean, baina posible izango da kategoria ezberdinetan parte hartzea.

Izan ere, lanak hurrengo kategorietan lehia daitezke: Sormena,  euskara gizartean originalki islatzen duen irudi multzoa; Dibertsioa, euskararik biziena eta dibertigarriena aurkezten duen irudi multzoa, eta TradBerri: euskara zaharrenaren eta berritzaileenaren arteko nahasketa.

Bideon ezaugarriei dagokienez, gehienez hiru minutu iraungo dute eta euskaraz eginak beharko dute izan. Fitxategiak ez ditu 30 MB baino gehiago izango. Interneten bidez aurkeztuko dira, eta izen emate formularioa BBKklip.biz webgunean beteko da.

Finalista bakoitzari 600 eurotako saria emango zaio. Bestalde,  kategoria bakoitzeko irabazleari 1.000 eurotako sari gehigarria eta garaikurra  emango zaizkio. Sariak ikus-entzunezko eta informatika materiala  erosteko balio izango dute.

Lehiaketaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button