MUSIKA

“Rock On Top”, dokumentalak eta musika batzen direnean

Montehermoso Kulturunean Rock On Top zinema-musika zikloa antolatu da maiatzaren 24an eta 31ean, eta ekainaren 7an eta 14an. Saioak 19:00etan hasiko dira.

“Rockumentala edo dokumental musikala zinemaren industrian ospe handiko generoa da eta gero eta presentzia handiagoa du Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak. Musikarien bizitza, zineari eta ikus-entzunezko beste baliabide batzuei interesatu izan zaie betidanik, bai fikziotik, bai dokumentaletik.”

Bigarren edizio honetan, 2023ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzko dokumentalak programatu dira: Gimme Danger (Jim Jarmush, 2016). Dokumental horrek The Stoogesen epopeia kontatzen du, garai guztietako rock talderik garrantzitsuenetako batena; Lydia Lunch: The War Is Never Over (Beth B., 2019). Lydia Lunchen arte polemiko, garratz eta elektrikoaren ibilbide osoa jorratzen duen lehen atzerabegirako dokumentala da, New York hiriko punk rockaren No Wave aldiko ikono nagusia; The Story of The Undertones (Tom Collins, 2001). John Peel mitikoak aurkeztuta, Teenage Kicks lanak 1975era eramango gaitu; eta El Drogas (Natxo Leuza, 2020). Dokumental biografiko honek gaztelaniazko Rock & Rollaren historiako pertsonarik garrantzitsuenetako baten dimentsio eta aldaera guztiak aztertzen ditu. Istorio hunkigarri honetan artista horrek izan dituen aurpegi eta ibilbideaz jabetuko da ikuslea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button