MUSIKA

Revolutionary Brothers bikoteak lan berria argitaratuko du ekainean

Donostiako Revolutionary reggae anaiek So Much Songs To Play izeneko diskoa aurkeztuko du ekainaren 8an Gipuzkoako hiriburuko Gazteszena aretoan egingo den Revolution Is Here! jaialdiaren baitan.

Sound System formatuan aritzen diren Anaia Iraultzaileek hamar urte bete dute eta data berezi horren harira, So Much Songs To Play argitaratuko dute.

“Diskoak gure soinu estiloari omenaldia egiten dio, eta bertan doinu eta abesti jamaikarren eboluzioa, artisten elkarlana, asko gustatzen zaizkigun abeslarien dubplate-ak eta sorpresa gehiago daude”, esan dute ohar bidez.

Ahotsei dagokienez, diskoan Revolutionary Brothersekin sarritan abesten duten King Konsul eta Yanu abeslariak agertzen dira. Horretaz gainera, Jolly Boys-eko Albert Minnot musikariak Amy Winheousen Rehab! bertsioan kolaboratu du.

Bob Marley ezagunaren seme Ky-Mani Marley-k ere bere ukitua utzi du grabazioan. “CDaren izenburuak lehen abestian dauka jatorria, Ky-Mani Marley-k egin digun dubplate-ari esker, bere aitaren So much things to say kantaren bertsioan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button