MUSIKA

Red House blues taldeak Leioan eta Ermuan joko du

Jeff Espinoza eta Francisco Simonek osatzen dute Red House, eta asteburu honetan Leioan (Kultur Leioa/ Kafe Ambigu) eta Ermuan (Lobiano kultur etxea) izango dira, hilaren 18an eta 19a, hurrenez hurren. Emanaldiak Bizkaia Jazz-Blues Zirkuitua-aren baitan daude. Bikoteak Chihuahua euren azken diskoa aurkeztuko du.

Red Housen Chihuahua (Gaztelupeko Hotsak) lan berriaren grabazioan musikari aipagarriek hartu dute parte. Besteak beste, Blues Brothers talde mitikoaren sortzaile eta saxofoi jotzaile Lou Marini, Blasters eta Fabulous Thunderbirds taldeetako kide Gene Taylor, Espainiako artista ezagunenetako batzuk ahantzi gabe: Ramon Arroyo (Los Secretos), Gaby Jogeix, Carlos Sanchez eta Manuel Bagües (Marlango, Revolver). Zuzenean talde indartsu baten laguntzarekin.

Taldearen lehendabiziko lan homonimoa 1988. urtean plazaratu zen. Disko horretan eurek sortutako 12 doinu bildu zituzten bluesaren eta R&B musika moldearen tradiziori jarraiki. Lan horrek berehalako ondorioak ekarri zituen, eta Espainia, Portugal eta Frantziako jaialdi ezagunenetan parte hartzeko gonbitak jaso zituzten. Jaialdiotan kritika onenak merezi izan zituzten, eta ikus-entzuleen aldetik ere ezin harrera hobeagoa jaso zuten.

2000. urtean argitaratutako Hold On izenburuko bigarren lanak ere emaitza hobeak jaso zituen. Bitartean taldeak birak eskaini zituen atsedenik hartu gabe. Laugarren albuma, Rattlesnake Road, 2007. urtean iritsi zen, eta orain Chihuahua atera berri dute labetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button