ESZENA

Transgenerotasunaren ikuspuntutik landutako dramaturgia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak transgenerotasunaren ikuspuntutik landuko den dramaturgia tailerra antolatu du. María Velasco Unibertsitate Konplutenseko Ikus-Entzunezko Komunikazio Doktore, Alcalako Unibertsitateko Praktika Eszenikoko eta Ikusmen Kulturako Master eta RESADeko Dramaturgian lizentziatuak eskainiko du tailerra BilbaoArteko instalazioetan, uztailaren 9tik 13ra.

Tailerraren helburua, “dramaturgiara transgenerotasunaren ikuspuntutik hurbiltzea da. Hori dela eta, sortzaile sentituz, imajinarioen gentrifikazioa saihestu nahi duten pertsona guztiei egongo da zuzenduta. Batez ere antzezleei eta eszenografiaren eta zuzendaritza eszenikoaren profesionalei zuzentzen zaie”.

Ikastaro espezializatu horretarako izena emateko epea ekainaren 29ra arte egongo da zabalik, eta 100 euroko kostua izango du (90 eurokoa BilbaoEszenako, EABko eta Artekaleko bazkideentzat). Interesatuta dauden pertsonek izena emateko fitxa eskatu eta helbide honetara bidali beharko dute: bilbaoeszena@bilbao.eus
Gehienez ere 15 pertsonak hartu ahal izango dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button