ARTEA

Espeleologia eta argazkigintza uztarturik

Alberto Cordero, Javier Casado e Iñaki Gonzalez espeleologoak eta argazkilariak dira. Hirurek Photo&Speleo kolektiboa eta erakusketa osatu dute. Bertan, lur azpian eginiko paisaia ikusgarriak jaso dituzte. Erakusketa ikusgai izango da irailaren 13tik urriaren 31a bitarte Bilboko BlackBoxBilbao izeneko aretoan. Erakusketan, gainera, liburua bat ere aurkeztuko dute.

Espeleologian adituak diren argazkilari hauek argazkigintza panoramikoa erabiltzen dute lan berritzailea erdiesteko asmoz. Horri, errealitate birtualeko softwarea gehitzen diote.

Konbinazio horri esker, bisitaria lur azpian dagoela sentitzen du, alegia, argazkian jasotako espazioan murgiltzen da bisitaria. Horretaz gain, bisita birtualak egiteko aukera ere bada ordenagailu bitartez.

Erakusketa didaktikoa ez ezik, berritzailea ere bada, paraturiko irudien kalitateagatik eta horiek erakusteko modugatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button