LITERATURA

“Rafael Mikoleta” euskarazko ipuin lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren hogeita hamalaugarren edizioan izena emateko epea ireki du. Lanak urtarrilaren 28ra arte aurkeztu ahalko dira. Lehiaketa horren helburua da ikasle bilbotarren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea.

Betiko legez, lehiaketa Bilbon erroldatuta dauden, edo hiriko ikastetxe batean ikasten duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Gazteek honako baldintza hauek bete behar dituzte: ipuinek euskaraz idatzitakoak izan behar dute, eta marrazkiz lagunduta egon eta 2 eta 4 folio bitarteko luzera izan behar dute. Ipuinok gaia librekoak, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean aurkeztu bakoak izan behar dute.

Aleak Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan aurkeztu beharko dira (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).

Lehiaketaren oinarriak www.bilbaoeuskaraz.eus orrian daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button