ARTEA

Laëtitia Donvalen lanak Begira jaialdian

Bihar, Begira Photo jaialdiaren barruan, eta Durangoko Arte eta Historia Museoan, Laëtitia Donval artistaren Nerves, Fest & La Maison izeneko erakusketa jarriko da abian uztailaren 15era bitartean.

Lan autobiografiko baten aitzinean gaudela esan daiteke, izan ere, artistaren bizitzaren bost urteko aldia erakusten du ekimen honetan, noraezean eta galbidean (Nerves, 2010) ibili zenekoa eta Bretainiako baserri inguruko bere familiaren etxerako itzulera nostalgiko eta barnerakoia. Gero, bertako jaiak (Fest, 2011) eta bere auzoa (La maison, 2011) behatuko ditu.

Bere lanetan, sufrimendua eta bakardadea arintzeko eta eztitzeko dagoen ustezko mundu baten ahultasuna ikus daiteke. Zalantzan jartzen du, modu latz eta zatituan, gizateriaren zati bat ote garen, eta agerian uzten du errealitatearekiko lotura, erakarpen eta distantziaren sentimenduen artean.

Laetitia Donval 1981ean jaio zen Bretainian (Frantzia), eta bertan ditu bizilekua eta lana. Smoke Europako argazkilarien kolektiboko kidea da. Bakarkako lanaz gain, argazkigintza tailerrak egiten ditu ikastetxeetan.

Bere obra www.smokecollective.org web gunean dago ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button