MUSIKA

Rafa Ruedaren proiektu berria, Lezon

Gaur, hilak 14, 19:30ean, Lezoko Gezala Auditoriumean, Rafa Ruedaren proiektu berriaren  nondik norakoak entzuteko parada eskainiko du artistak, Rueda lanarekin.

Formatu berri honetan, gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantaz osatutako seigarren lan luzean. Lan berri honetan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaveren testuak musikatu ditu. Jon Agirrezabalaga (WAS) izan da ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna.

Rafa Rueda abeslari eta gitarrista ezaguna da, urratsa sendoak eman dituen horietariko bat. bakarlari moduan hasi aurretik Broken Bihotz eta Pi.L.T. taldeetan aritu zen. Ostean makina bat disko grabatu ditu bere izenarekin, eta lan askotan literatura eta musika uztartu ditu. Bestelako proiektuetan ere parte aktiboa izan du eta ekoizle lanak ere egin ditu beste kantari batzuentzat (Petti, Anje Duhalde, Jon Enbeita, Txuma Murugarren, Kokein…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button