LITERATURA

R. M. Azkue Literatura Sariak banatu dira

Euskaltzaindiaren egoitzan banatu ziren joan den ostiralean, 2024ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak. Aurten, 574 lan aurkeztu dira, eta epaimahaikideek nabarmendu dute gaurkotasunez jositako gaiak jorratu direla (heriotza, feminismoa, maitasuna…).

Akademiak eta BBK-k 1991tik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Igorritako lan guztiak aztertzeko hauexek izan dira aurtengo epaimahaikideak: A mailan, Igone Etxebarria, Jabier Kaltzakorta eta Manu López Gaseni, eta B mailan, Castillo Suárez, Patxi Zubizarreta eta Garbiñe Ubeda.

A mailako sariak narrazioaren alorrean hauexek izan dira:  Lehen saria, Izarren koadernoa. Egilea: Jon Maestre Gelado (Franciscanas de Montpellier, Trapagaran, Bizkaia). Bigarren saria, Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua. Egilea: June Salazar Cruz (Koldo Mitxelena BHI, Errenteria – Gipuzkoa). Eta hirugarren saria, Ahaztutako ipuinen hiria. Egilea: Nahia Cid González (Mendebaldea BHI Gasteiz, Araba).
Eta olerkiaren alorrean: Lehen saria, Beldurra. Egilea: Aner Elizondo Fanegas (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa). Bigarren saria, Asmatu. Zer naiz?. Egilea: Anari Larburu Tolosa (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).

B mailako sarietan honako hauek nabarmendu dira narrazioaren alorrean: Lehen saria, Inork ez du merezi. Egilea: Kattin Madariaga Apaolaza (Toki Ona BHI, Bera – Nafarroa). Bigarren saria, Aske. Egilea: Maria Iribar Larrañaga (Zumaia BHI, Zumaia – Gipuzkoa). Hirugarren saria: Testamendua. Egilea: Ekhi Arizmendi Telletxea (Oiartzo ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).
Eta olerkiaren alorrean: Lehen saria, Euskarriak. Egilea: Naroa Asensio Gaston (Aita Larramendi ikastola, Andoain – Gipuzkoa). Bigarren saria, Ordura arte zaindu. Egilea: Libe Martin Aldalur (Haztegi ikastola, Legazpi – Gipuzkoa). Eta hirugarren saria: Hasieran ez omen zegoen ezer. Egilea: Naroa Asensio Gaston (Aita Larramendi ikastola, Andoain – Gipuzkoa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button