MUSIKA

Durangaldeko musika taldeen jaialdia

 

Durangaldeko taldeen jaialdia egingo dute bihar eta apirilaren 27an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian Greatest Hits Gaua lelopean.

Hala, bi egunetan makina bat talde bilduko dira agertokian haien musikari kutunen kantuak jotzeko, eta zuzeneko Greatest Hits-ekin edo kantu arrakastatsuekin zuzeneko bilduma egiteko.

Honatx taldeen zerrenda luzea: Mutus Corp, Orion child, Karma T, Tribute to …, Alerta, Ymotek, Namek Planet, Infernuko Panpinak, Docktors Klub, Sugoi, The Mockers, Yoko Out, Ghetto, HabitatFrou, Mar adentro, Mongo, Static Age, Zain, Aven, Cleopatra Jones, Jardín Infierno, Mafia, Disorders, Kruders, Kolera, Rock Izar eskolako Irakasleak. Zarraparra, Exaixu, Moon Shiners.

Hala, taldeok gustuko duten musikarien kantuak bereak egingo dituzte, AC/DC, James Brown, Heroes del Silencio, Misfits, Barricada, Stevie Wonder, Eskorbuto edo Hertzainak artisten doinuak egokituko dituzte, besteak beste.

Jaialdia Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak ondu du bigarrenez: “Greatest Hits Gaua durangaldeko taldeen topagune izateko intentzioaz sortu zen. Musikari eta zaletuen harremanak gerturatu eta elkarren kuriositate eta gustuak asetzeko”. Izan ere iaz, jaialdia biltzen zuen DVDa eta Musika Taldeen Bilduma CDa zituen elkarteak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button