MUSIKA

Oren Ambarchi soinu artista australiarra arituko da Artelekun

Oren Ambarchi Australiako konposatzaile eta instrumentalista anitza da, bere ibilbidean ohiko hurbilketa instrumentalak gainditzeko ahalegina erakutsi duena. Bere lana bereziki gitarraren esplorazioan oinarritzen da, tresna hau abstrakzio arraro baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako laborategi bihurtzen den arte.

Ambarchiren lanek, kantu itxura galdu gabe zalantzagarri bezain urduriak dirudite, hainbat musika tradizio eta eskolen arteko zirrikituetatik edanez, berezko leku bat lortu duten arte.

Elektronika modernoa; inprobisazio askea eta minimalismoa: kantagintza, bere bertsio lasai eta pentsakorrenean; Morton Feldman eta Alvin Lucier bezalako konposatzaileen ustezko sinpletasuna eta suspentsioan egoteko gaitasuna; eta rock musikaren fisikotasuna, hezurretaraino biluztua eta moteldua… denak dira, bere aniztasunean, iturri Ambarchirentzat.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button