LITERATURA

Iruñeko “O, Jainkosa Maiteak” literatura zikloaren bigarren saioa gaur

Otsailean eta martxoan, hainbat idazle garaikide garrantzitsuren gaineko tertuliak antolatu dira Iruñean.  Aurten ere hamar emakume idazlek saio berezi bana egingo dute haien erreferentziazko idazle baten gainean. “Saioa erabat da pertsonala, eta beren mirespena azaldu eta behar diren gakoak emanen dituzte bakoitzak maite duen emakume idazleari buruz, haren idazlanetara hurbiltzeko.”

O, Jainkosa Maiteak ekimenaren lehen saioa Annie Ernaux eta autosoziobiografia zorrotza izenekoa izan zen, Silvia Nanclares idazlearekin. Zikloaren bigarren saioak Grace Paley: Bizirik egotearen zurrunbiloa titulua darama, eta Isabel Gonzalez idazleak gidatuko du. Bere idazle maitea Grace Paley da, jende gehienarentzat ezezaguna, baina funtsezkoa ipuin iparramerikarraren tradizioan, giza harremanei buruzko narratzaile aparta, estilo paregabearen eta begirada ernearen jabea, sakona, umorea ere baduena.

Hurrengo saioak honakoak dituzue: Djuna Barnes, fetitxe ederraren eta malenkoniaren artean (Sara Torres, martxoak 3); Judith Butler: identitatearen sub-bertsioak (Clara Serra, martxoak 11); Carson McCullers: urrezko bihotz bat jatea (Barbara Blasco, martxoak 17); eta Amparo Dávilaren etxean apopilo (Maria Fernanda Ampuero, martxoak 24).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button