ARTEA

“Queer Prozesu Artistikoetan” lantegi praktikoa, Huarte Arte Garaikide Zentroan

Maiatzaren 23tik 26ra bitartean gauzatuko da Queer Prozesu Artistikoetan lantegia Huarte Arte Garaikide Zentroan, eta behar bezala burutzeko maiatzaren 19ra arte eman dezakete izena edozein diziplinatako artistak, ikasleak, ikertzaileak, arkitektoak, ingeniariak, historialariak edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonork. Ana Laura Alaez izango da arduraduna.

Diotenez, “queer bizi-jarrera jakin batera jotzea ere bada, zaurgarritasunaren eta indarraren arteko igarobide hori arinagoa izan dadin. Bizitzatik arterako jauzian edo alderantziz, bitarteko lasaitasun horrek ahultzen du gehien, nora jo jakin aurreko uneak; zer norabide hartu; desio ñimiño bati nola heldu; ez jakitea sortu dituzun armek babestuko zaituzten, etab.”

Lantegia honela garatuko da: lau zatitan banatutako egitura izango du, eta egunero artistaren irakurketa espezifiko bat egingo da. Hautatutako material artistikoa tailerraren gaiarekin batera aztertzeaz gain, parte-hartzaile bakoitzak ahal duen neurrian bere ideiekin ekarpenak egingo ditu.
Helburua tailer honek irauten duen lau egunetan “nolabaiteko intentsitatea elkarrizketetan adieraztea da. Horretarako, parte-hartzaileak taldean komentatuko denaren inguruan, banakako idazketa ariketak egitera gonbidatuko dira. Lau egun, lau bertsio, lau testu.”

Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button