MUSIKA

“Punto Zero” musika berritzaileen zikloa, Bilbon

Bilboko BBK Salan Punto Zero zikloa hasiko da gaur, martxoaren 16an, eta ostegun arratsaldeetan, ekainaren 1era arte, musika-proposamen berritzaileak eta oparoak haizatuko dira bertan. Lau hitzordu eta guztira zazpi banda izango dira entzungai, “euskal tokiko eszenari eta talentu gazteenari espazioa ematearen aldeko apustua” eginez.

Gaurko saioan, Murtziako Trashi eta Bilboko Suave taldeak arituko dira. Trashi taldea oso laukote gazteak osatzen du (haietako bakar batek ere ez ditu 25 urte) eta hauek dira kideak: Sergio Nicolas (ahotsa eta gitarra), Luz Abril (gitarra), Luis Morera (baxua) eta Maria Lazaro (bateria).

Suave taldea 2021ean Villasound Bilbao banda gazteen sariketako irabazlea izan zen. Aitorpen hari esker, Jon Rodrigo Arranz bilbotarrak Madrilen, Bartzelonan, Valentzian… bira egin ahal izan zuen. Punto Zeron estreinatuko du argitaratu berri duen abestia. Galbahe elektronikotik igaro, eta txalapartaren doinuak eta gizon-emakume euskaldunen abesti sanpleatuak gehitu ostean, abestia jatorrizko kantaren letran inspiratu da (Santa Ageda), baina emakume santuaren eta emakume modernoaren inguruko begirada berria eskaintzen du.

Zikloaren barruan arituko diren beste talde batzuk honako hauek dituzue: martxoaren 30ean,  Divorce From New York eta Benizze taldeak; maiatzaren 4an, Vicente Navarro eta Elena Setién taldeak, eta ekainaren 1ean, _JUNO arituko da.

Xehetasun gehiago ikusteko: salabbk.bbk.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button